XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. MINERALAK.

Gorputzean mineralak organiko eta ezorganiko eran agertzen dira.

Hiru eratako mineral daude: - Kopuru handian agertzen direnak zazpi dira: kaltzioa, posporoa, sodioa, azufrea, potasioa magnesioa, azufrea eta kloroa.

- eskas agertzen direnak baina bere garrantzi biologikoa handia dena: burdina, kobrea, kobaltoa, iodoa, fluorra, manganesoa eta zinka.

- Beste batzu garrantzi aldagarrizkoak: selenioa, aluminioa, berilioa e.a.

Mineral esentzialek gorputzeko erreakzio fisiko eta kimikoetan hartzen dute parte.

Bitaminak bezain beharrezkoak dira.

Behar diren mineralak ez badira hartzen hutsuneak sortuko dira, sintoma kliniko batzu emanez.

- Kaltzioa: %99 hezurretan eta haginetan gordeta agertzen zaigu.

Kaltzioaren misioak dira: - bihotzeko giharraren ekintzaren erregulatzailea.

- odola gatzapen faktore bat.

- sistema nerbioso funtzio normalean parte hartzen du.

- gihar hildaskatuen kizkurtzapenean.

- Hainbat erreakzio enzimatikoetan.

Pertsona helduek 900 mg eguneroko eta umeek 1 gr. eguneroko behar dituzte.

Esne litro batek gramu bat kaltzio du.

Nerabezaroan, haurdunaldian eta edoskitzaroan kaltzio beharrak gehitzen dira.

Kaltzioaren hutsuneaz hebaintasuna, osteoporosisa eta tetania ager litezke.

Kaltzioa esnean, gaztaian eta hainbat landaretan agertzen zaigu.

- Posporoa: -Mineral honek kaltzio eta bitamina D arekin harreman estu bat du.

Posporoaren misioak hauk dira: - posporoak kaltzioarekin hezurretan parte hartzen du.

- Proteina, karbohidrato eta koipeen metabolismoan parte hartzen du.

- Zelula eta jariogai guztietan agertzen da.